Deustuko Unibertsitatea

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko Deustuko Unibertsitatearen irudia Bilboko Deustuko Unibertsitatearen irudia Bilboko Deustuko Unibertsitatearen irudia Bilboko Deustuko Unibertsitatearen irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Deustuko Unibertsitatearen mapa

Deskribapena

Deustuko Unibertsitatea eraikin neoklasiko dotorea da. 1886an inauguratu zuten eta, gaur egun, Guggenheim Bilbao Museoa du aurrez aurre. Horrek oso erakargarri egiten du filmatzeko orduan, kontraste handia dagoelako.

Unibertsitatearen egoitza hainbat eraikinek osatzen dute. Haien inguruan, oso ondo zaindutako lorategiak, landaredi oparo eta koloretsua eta, tarteka, baso-zati batzuk ere badaude. Gune oso polit eta dotorea osatzen du horrek guztiak, batez ere udaberrian, zuhaitzak loratu egiten direnean.

Eraikin nagusiak eskaintzen ditu filmatzeko aukera handienak; izan ere, hainbat klaustro txundigarri ditu. Kutsu klasiko sakoneko arkitekturari eta harrizko arkuei esker, iraganeko denborak ekartzen ditu gogora eraikinak.

Filmatzeko orduan, eraikineko txoko askotara jo daiteke, eskaintza zabala baitago: liburutegia, paraninfoa, korridore batzuk, Gradu Aretoa, kapera gotiko eta erromatarrak... Azken bi horiek ez dira oso handiak, baina oso balio handia dute estetika eta kultura aldetik.

Esan bezala, Unibertsitatearen barrualde-kanpoaldeek eskaintza handia eta anitza dute filmatzeko asmoa duenarentzat. Eraikin klasiko honetan, etengabeak dira jendearen joan-etorriak, 1.300 ikasle baino gehiago baititu.

Giroa: Klasikoa, unibertsitatekoa, jendearen joan-etorria eta mugimendu handia.