Tranbia

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko tranbiaren irudia Bilboko tranbiaren irudia Bilboko tranbiaren irudia Bilboko tranbiaren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Bilboko tranbiaren mapa

Deskribapena

Bilboko tranbia garraiobide modernoa da eta 2002. urtean ireki zuten. Linea bakarra du gaur egun, eta batik bat Abandoibarra zeharkatu eta Zazpikaleetara heltzen da. Zenbait tartetan, tranbiak gune berdeak zeharkatzen ditu, eta oso irudi plastiko eta erakargarriak sortzen dira horren ondorioz.

Tranbian punta-puntako bagoi berriak daude eta ederto uztartu da hiriko paisaian; ondo baino hobeto moldatzen da ibilgailu eta oinezkoekin, eta batak besteari bidea ematen dio bizitasun handiz. Garraiobide eta pertsonen arteko "dantza" bitxi honek jendearen arreta bereganatu ohi du.

Hori guztia dela eta, tranbia oso interesgarria gerta dakioke Bilbon filmatu nahi duenari. Hasteko, ez da oso garraiobide ohikoa gaur egungo hirietan eta horrek nortasuna emango dio grabazioari. Bigarrenik, bere modernotasunak eta Bilbo berriko gune garrantzitsuenetako batzuk zeharkatzeak ukitu bereizgarria ematen diete bagoi eta geltokiei, eta hori kamerez harrapa daiteke.

Interesguneak: Tranbiaren ibilbidea Abandoibarratik, Euskalduna Jauregian hasi eta, Guggenheim museoa atzean utzita, udaletxeaz haraindiraino.

Giroa: Modernoa, jendez betea, hirikoa, naturala eta irekia.