Isozaki Atea

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko Isozaki Atearen irudia Bilboko Isozaki Atearen irudia Bilboko Isozaki Atearen irudia Bilboko Isozaki Atearen irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Isozaki Atearen mapa

Deskribapena

Isozaki dorreak bi dira, hogeita bina solairu dituzte eta Itsasadarraren mailatik 83 metro hartzen dituzte. Elkarren artean eskailera bat dago; tarterik estuenean 35 metro ditu eta zabalenean 50. Gainera, beste bost eraikin daude inguruan. Osatzen duten guneari "bionboa" esaten diote, eta Belgikako adreilu gorriz, beiraz eta granito berdez eginda daude.

Hirigintza lan handi honek munduan izen handiena daukan arkitektoetako batek egin du, Arata Isozakik. Ibaiaren beste ertzetik begiratuta, eraikin nagusi biek eskailerarekin batera osatzen duten irudiak bisitariari ongietorria ematen dion ate baten antza duelako esaten diote Isozaki Atea inguruari.

Erromako Espainia Plazan hartu zuten gune honetarako inspirazioa eta helburu bikoitza dauka: Uribitartetik Zabalgunera doazenen pasabidea izatea alde batetik, eta bilbotarrentzat beste topagune bat izatea, aisialdirako plaza handi bat eskaintzea, bestetik.

Modernotasunaren maila gorenean, eta herritar guztientzat irekita, inguru honek aukera paregabeak eskaintzen ditu bai kanpoaldean bai inguratzen duten eraikinetan filmatzeko. Etxebizitzetan, korridoreetan eta teilatuetan irudi harrigarriak hartzea dago, inguru oso atsegina delako. Gainera, irudi ezezagun samarrak izango dira publikoarentzat, duela gutxi eraiki baitute gune hori.

Giroa: Modernoa, kosmopolita, ekitaldiz gainezka eta jendearen joan-etorri handikoa.