Deskribapena
Campos Eliseos Bilboko antzokia 1901 eta 1902 urteetan eraiki zuten eta Art Nouveauren erakusgarri argienetakoa da Euskal Herrian.
Fatxada aparta dauka, makina bat apaingarri modernistaz jantzita. Horietan, animalien eta landareen irudiak dira nagusi, eta zeramikako eta forjaketa lerromakurreko lan batzuk ere badauzka, edertze aldera. Dekorazio elementuak dira nagusi, eta Ekialdeko kulturen oihartzun nabaria duen ferra-arku baten inguruan daude jarrita.
Barrualdean zaharberritze sakona egin dute, eta eszena-arteak, musika eta teknologia berriak jorratuko dituen abangoardiako kultur zentroa hartuko du aurrerantzean antzoki zaharrak. SGAEk kudeatuko du, zabaldutakoan.
Giroa: Eraikin klasikoa, kulturala.