Deskribapena
Arriaga Antzokia alde historikoak eta Itsasadarrak bat egiten duten gunean dago, eraikinaren izena hartu zuen plazaren erdian.
Ukitu neobarrokoa du 1919an altxatutako eraikin honek, eta hiriko kulturgune nagusietakoa da. Arkitektura aldetik ere, interesgune garrantzitsua da: Parisko Operan oinarrituta dago eta apaingarri dotore asko ditu barrualdean. Fatxadak estilo eklektiko dotorea dauka, eta balkoi handia eta hari eusten dioten atlanteak nabarmentzen dira bertan. Itxura deigarria du eta joandako garai loriatsuak ekartzen ditu gogora.
Barrualdea eta kanpoaldea dira filmatzeko egokiak. 1986an, goitik behera zaharberritu zuten, baina hastapenetako altzari batzuk eta Tapizen Errege Fabrika Nazionaleko alfonbrak daude oraindik ere. Egun, udal antzokia da eta programazio oso eta anitza dauka: antzerkia, opera, balleta, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi kultural.
Eraikinaren barrualdea, nola besaulki-patioa hala anfiteatroak, klasiko eta dotorea da, Europako antzoki klasiko nagusietakoak bezalakoa.
Halaber, erakinaren aurrealdean, zirkuluerdi formako plaza du, harrizkoa, eta horrek are interes handiagoa ematen dio inguruari filmatzeak hartzeko orduan.
Giroa: Tradizioa, klasizismoa, gizarte jarduera.