Deskribapena
Plaza Barria Bilboko Zazpikaleetan dago, Arriaga Antzokitik oso hurbil. Arkupedun plaza neoklasikoa da, XIX. mende erdikoa, eta 64 arku ditu zutabe dorikoen gainean. Horien gainean, hiru solairu daude, batik bat etxebizitzak hartzen dituztenak. Gune eder eta dotore honek Gaztela aldean ohikoak diren arkupedun plazak ekartzen ditu gogora.
Plaza Barria Bilboko toki zalapartatsuenetakoa da, giro bizia duenetakoa: izan ere, bertako arkupeetan seilu, landare eta animalien merkatua egiten da igandero. Gainera, Gabonetako postuak ere bertan paratu ohi dituzte.
Aste Nagusiko gune garrantzitsuenetakoa ere izaten da; kontzertuak eta beste ekitaldi batzuk hartzen ditu gauero, eta milaka bilbotar eta bisitari bertaratzen dira plaza ederrera.
Plazaren behealdea establezimenduz eta dendaz beteta dago, eta taldeak egoten dira beti inguru horretan, txikiteoan zein bilbotar pintxo tipikoak jaten.
Giroa: Egunerokoa, zalapartatsua, tradizionala, gizarte jarduera handikoa. Historikoa.