Euskalduna Jauregia

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko Euskalduna Jauregiaren irudia Bilboko Euskalduna Jauregiaren irudia Bilboko Euskalduna Jauregiaren irudia Bilboko Euskalduna Jauregiaren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Euskalduna Jauregiaren mapa

Deskribapena

Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregia 1999. urtean inauguratu zuten, izen bereko ontziolak hartzen zuen lur-eremuan, eta, eraikinaren bidez, bertan egindako azken ontzia irudikatu nahi izan zuten. Erabilera askotarako gunea da, 53.000 m2-tan zabaltzen da eta hiriaren erdigunean dago.

Abandoibarra inguruan dago, Deustuko Erriberan, Euskalduna zubiaren ondoan, eta musikak eta kongresuek Bilbo profesionalen, merkatarien eta zerbitzuen sektoreekin lotutako hiri bihurtzeko izan duten garrantziaren erakusgarri nagusia da.

Jauregian, 2.200 lagunentzako auditorioa, hiru areto txikiago, zortzi entsegu areto, batzarrak eta prentsaurrekoak egiteko zazpi areto eta beste zenbait gune osagarri (kafetegia, jatetxea, merkataritza galeria...) daude.

Toki paregabea izanda, hainbat ikuspegitatik filma daiteke:

  • Kanpoan: Itxura moderno, apurtzaile eta berrizalea du Abandoibarratik, Casilda Iturrizar parketik edota Zorrotzaurretik begiratuta.
  • Barruan: Itxura modernoa eta ukitu klasikoak ditu, jatetxea eta bertako behatokia, auditorio nagusia, korridoreak, atariak... eta auditorio eder eta ikusgarria dira horren erakusgarri; "inoiz kantatzeko bisitatu dudan aretorik ederrena", Montserrat Caballeten esanetan.

Eraikinaren barrualdeari dagokionez, filmatzeko toki apropos asko eta asko daude; izan ere, diseinu berritzaileak zur eta lur uzten du bisitaria pauso bakoitzean, eta eraikinaren txoko guztietan dago zer ikusi.

Giroa: Modernoa, kultura eta gizarte jardueraz betea. Ikuskizun handiak.