Olabeaga-Zorrotzaurre

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Olabeaga-Zorrotzaurreren irudia Olabeaga-Zorrotzaurreren irudia Olabeaga-Zorrotzaurreren irudia Olabeaga-Zorrotzaurreren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Olabeaga-Zorrotzaurreren mapa

Deskribapena

Olabeaga eta Zorrotzaurre dira dagoeneko Bilbon gelditzen diren industrialde bakarrak. Elkarren aurrean daude, Itsasadarraren alde banatan, hiriaren sarrera-irteera batean. Biotarako ere, hirigintza egitasmo handia prestatu dute, ingurua biziberritzeko.

Zorrotzaurre penintsula zabala da, 700.000 m2 hartzen dituena, eta gaur egun utzita dago, ia erabat. Antzina inguru bizi-bizia zen, lantegiak ugari zeuden, baina behinola beharginez mukuru zeuden industria nabeak hutsik daude gaur egun.

Olabeagaren egoera, dena dela, ezberdina da; izan ere, oro har itxura goibela izanagatik, etxe zaharren, zaharkituen eta hondatuen artean eraikin berriak ere ikusten dira. Alabaina, biztanle asko ditu auzoak, eta hori nabarmena da kaleko giroan; inguru biziagoa da.

Eremu biok Bilbo berriko hainbat eraikin moderno eta esanguratsutatik hurbil daude eta hori baliatu egin daiteke, bata bestetik gertu dauden giroen arteko kontrasteak erakusteko.

Giroa: Industrialdea, toki abandonatuak eta giro goibela.