Guggenheim Bilbao Museoa

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko Guggenheim Museoaren irudia Bilboko Guggenheim Museoaren irudia Bilboko Guggenheim Museoaren irudia Bilboko Guggenheim Museoaren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Guggenheim Museoaren mapa

Deskribapena

Museo hau dugu, duda izpirik gabe, Bilboko erreferentzia puntu nagusia, kulturari dagokionez. Frank O. Gehry arkitektoak diseinatu zuen eta 32.500 m2 hartzen ditu, Abandoibarra inguruan.

Eskultura ukitu handia du eraikin izugarri honek, eta diseinu harrigarri eta abangoardistakoa da; titanioz estalitako bolumen oker batzuk ditu oinarri kanpoko itxurak.

19 galeria, entzutokia, liburutegia, jatetxea, bi kafetegi, museoaren denda eta administrazioko bulegoak hartzen ditu. Hiru galeria mailak erdiko atrioak batzen ditu eta bertan amaitzen dira, halaber, pasagune lerromakurrak, eskailera-dorreak eta barne-hormetatik igotzen diren beirazko igogailu panoramikoak. Egitura horiek guztiak ondo erakargarriak dira bertan irudiak hartzeko.

Bestalde, terrazak (atriotik sar daiteke bertara) Itsasadarraren eta "ur-lorategiaren" ikuspegi aparta erakusten du.

Museoaren inguruan, gune berde zabalak eta Itsasadarrari jarraiki Bilboko udaletxeraino heltzen diren etorbideak daude inguruan oinezkoentzat. Hain ikusgarria denez eta horren espazio zabalak dituenez, filmatzeko gune egokia da.

Interesguneak: Museoaren ikuspegia Iparragirre kaletik, atrioa, metalezko lore baten itxuran apaindutako sabai-leihoa eta inguru harrigarriak.

Giroa: Modernoa, kosmopolita, abangoardista eta, hartzen duen bisitari kopuru handiaren eraginez, jendetsua.