Deskribapena
Bilboko Arte Eder Museoa Casilda Iturrizar parkean, Bilbo erdialdeko inguru berde handienean, dago, Abandoibarra barruan eta Guggenheim museotik oso hurbil.
Estilo neoklasikoa da nagusi eraikinean, eta 1962an monumentu historiko-artistiko izendatu zuten. Birritan (1970ean eta 2000n) berriztatu dutenez, Museoa mugimendu modernoaren ukitu zenbaitekin aberastu ondoren, handitu egin zuten, bai artelanek bai bisitariek toki handiagoa izan dezaten.
Azkenekoz berriztatu zutenean, barrualdea nabari edertu zuten eta dotoreago dago orain. Halaber, jatetxe-kafetegi ikusgarria jarri zuten. Beirate handi bat du, eta parkeko lorategi eta bideak ikusten dira bertatik.
Kantitate eta kalitate aldetik garrantzi handia duen multzo artistiko honek lau atal ditu: antzinako artea, arte garaikidea, euskal artea eta, hein txikiago batean, arte aplikatuaren erakusketa txikiak. 6.000 lanetan zehar, arte plastikoek XII. mendetik gaur egunera arte izan duten bilakaera erakusten da.
Hainbat giro erakusteko egokia izan liteke Museoa: modernoa jatetxean, klasikoa galerietan, hiri girokoa kanpoaldean eta parkearen inguruan.
Interesguneak: Museoaren inguruak, jatetxe-kafetegia eta barruko galeriak.
Giroa: Modernoa, klasikoa eta hiri kutsukoa.