Deskribapena
Bilboko metroaren itxura eta lurrazpiko trenek izan ohi dutena arras ezberdinak dira; izan ere, Bilbokoan argitasuna eta espazio zabalak dira nagusi. Beste hiri batzuetako metroetan izaten den klaustrofobia sentsazioaren aurrean, Bilbokoan toki zabalak eta arkitektura original eta bikaina daude. Munduko metro gehienetan ez bezala, soilik ikustera etortzen denik ere bada.
Norman Fosterrek altzairua, beira eta hormigoia hartu zituen oinarri metroa diseinatzeko orduan, hiri kutsuko diseinu zabal eta erosoa lortu nahi zuelako.
Jendea harrituta gelditu ohi da geltokien sarrera-irteerekin; izan ere, beirazko eta altzairuzko egitura handiak dira. "Fosterito" deitzen diete, sortzailearen ohoretan.
Metroak zenbait sari jaso ditu; Brunel saria gailentzen da besteen gainetik. Sarrikoko geltokiari eman zioten, 1998an. Horretan, "fosterito" batek barik, beirazko markesina handi batek ematen du ongietorria, eta horrek argiztatzen du geltokia osoa, argi naturala pasatzen utziz. Kaletik nasara, eskailera mekanikoen tarte luze eta ikusgarri bakar baten bidez jaisten da.
Geltokiaren handiak, nasen argitasunak, altzairuaren tonu metalikoak eta beirazko estalkiak espazio-ontzi handi baten antzeko zer edo zertan dagoela sentiarazten dio bisitariari. Modernoak areto osoa hartzen du eta bertatik zehar zabaltzen da.
Metroan sarritan filmatu dute (film luzeak, iragarkiak