Indautxu

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Indautxuko irudia Indautxuko irudia Indautxuko irudia Indautxuko irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Indautxuko mapa

Deskribapena

Indautxu hiriaren erdian dago eta merkataritza jarduera azpimarragarria dauka, bai kantitateari (makina bat establezimendu daude) bai kalitateari begiratuta. Zabalgunean bezalaxe, maila altuko eta puntako marken dendak ikus daitezke, XX. mendearen erdialdean eta duela gutxi sortutako negozioekin batera.

Hirigintzaren ikuspuntutik ondo baino hobeto zaindutako ingurua da: espaloiak zabaldu dituzte, kale nagusiak oinezkoentzako bakarrik itxi dituzte eta metro eta autobus loturak indartu dituzte. Horrek guztiak mesede nabarmena egiten die filmatu nahi dutenei.

Gainera, gastronomia eskaintza osatua dauka Indautxuk: jatetxe klasiko asko daude, joan-etorrian ari direnak asetzeko. Hiri giro nabarmena dago eta lagun taldeak ikusten dira, tabernaz taberna hizketan zein pintxoak eta baxoerdiak hartzen ari direla.

Interesguneak: Moyua Plaza, Ertzilla kalea, Garcia Rivero kalea, Indautxu Plaza.

Giroa: Kosmopolita, modernoa eta tradizionala.