Deskribapena
Basurtuko Ospitaleak lotura handia izan du beti Bilboren eta bertako instituzio medikoen historiarekin, hiriburuko ospitale zahar batean baitu jatorria.
Ospitalea Basurtu auzoan dago eta XIX. mende amaieran egin zuten. Deigarriena kanpoko itxura eta egitura dira. Altuera gutxiko hamabost eraikinek baino gehiagok osatzen dute gune osoa, eta oinezkoentzako toki asko eta lorategiak ditu. Hori guztia dela eta, ohiko ospitale batena baino, bizitegi baten itxura handiagoa du.
Kanpoko itxura erabat ezberdina eta deigarria da. Fatxadetan elementu modernista piloa dauka eta horrek oso ukitu berezia ematen dio; izan ere, zerikusi gutxi dauka hiriko ospitale bat aipatuta burura etorri ohi zaigun ideiarekin.
Ospitalea hiriko erdigunean dago; ederto komunikatuta, gainera. Beraz, erabat bideragarria da bertan filmatzea.
Giroa: Hiriko nortasun bizia, jendearen joan-etorri handia, eta natur eremu lasaiak (eraikinen arteko lorategiak eta oinezkoentzako guneak) nahasten ditu.