Deskribapena
Bilboko jaiak Begoņako Amaren egunaren (abuztuak 15) hurrengo larunbatean hasten dira eta hiri osoa hartzen dute.
Aste Nagusia ezinbesteko hitzordua da hiritarrak jairako gogoz ikusi nahi dituenarentzat. Hiria goitik behera aldatzen da hamar egunez, eta alaitasuna izaten da nagusi adin guztietako publikoari zuzenduta dauden ikuskizunetan.
Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak hiriko zerua argitzen du gauero, eta jende aldrak batzen dira Itsasadarraren ertzetan gora begira, ikuskizun liluragarriaz gozatzeko.
Aste Nagusian giro bikaina egoten da kalean, eta plaza nagusiak eszenatoki handi bihurtzen dituzte, musika talde handiek bertan jo dezaten.
Zezenketak ere azpimarragarriak dira. Nahiko errotuta daude hiritarren artean eta arratsaldero izaten da ekitaldirik Vista Alegre zezen-plazan.
Hortaz, filmatzeko plato erraldoia izaten da hiria egun horietan eta, hainbeste giro ezberdin daudenez, edozein txokotan filma daiteke. Eguneko 24 orduetan, umeak, gazteak eta helduak ikusten dira elkarrekin dibertitzen.
Interesguneak: Plaza Barria, Areatza, Zabalgunea, Zazpikaleak (kale giroa), Abandoibarra eta Salbeko zubia (su-festa).
Giroa: Parranda handia sortzen dute kaleetan adin eta gizarte maila guztietako festazaleek.