Aldundiaren Jauregia

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko Aldundiaren Jauregiaren irudia Bilboko Aldundiaren Jauregiaren irudia Bilboko Aldundiaren Jauregiaren irudia Bilboko Aldundiaren Jauregiaren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Foru Aldundiaren mapa

Deskribapena

1900eko uztailaren 31n inauguratu zuten Aldundiaren Jauregia. Kale Nagusian, Bilboko bihotzean, dago, oinezkoentzat paratutako aldean. Bilbon eta Bizkaian nortasun handiena duen eraikinetako bat da.

Eraikin trinko eta dotorea da, eta kuxindura dauka kanpoko hormetan. Gainera, leihoetan frontoia dauka, baita balkoi jarraitu luzea ere, sarrera nagusiaren gainean.

Eraikin eklektikoa da eta garrantzi handia eman zioten kanpoaldeari, fatxadari. Apaindura klasiko asko ditu eta, haiei esker, oso itxura deigarria dute kanpoko horma zainduek.

Barrualdeari dagokionez, eskailera inperiala dago eta fresko, beirate eta eskultura harrigarriak daude han-hor-hemen.

Giroa: Klasikoa, hiri kutsukoa eta gizarte jarduera handikoa.