Zazpikaleak-Bilbo Zaharra

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko Zazpikaleen irudia Bilboko Zazpikaleen irudia Bilboko Zazpikaleen irudia Bilboko Zazpikaleen irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Zazpikaleak-Bilbo Zaharraren mapa

Deskribapena

Bilbo Zazpikaleen inguruan (izenak dioen bezala, zazpi kale nagusi dauzka) sortu zuten, duela 700 urte baino gehiago. Gaur egun ere, oso ondo gordeta dago antzinako itxura; aldaketa gutxi izan dira eta, pasarte historiko eta monumentu askoren gordailu denez gero, xarma berezia du txoko horrek. Jarduera handia egoten da, merkataritza eta zerbitzu eskaintza zabala baitago.

Oinezkoentzako gunea da, eta garapen ekonomikoaren, merkataritza hazkundearen (500 establezimendu baino gehiago daude), historiaren eta aisiaren arteko oreka gorde nahi izan dute bertan, betiere jende andana hartzen duen bizitokia dela ahaztu gabe.

Kale eta plazetan zehar ibilbide asko eta asko egin daitezke, eta denetarik ikusiko da bertan: Erdi Aroko eraikinak, XX. mende hasierako etxeak, tenplu gotikoak, eliza barrokoak, elementu neoklasikoak dituzten fatxadak, apaindura eklektikodunak.

Interesguneak: Erriberako Merkatua, Santiagoko Katedrala, Plaza Barria, San Anton eliza eta zubia eta Arriaga Antzokia.

San Anton zubiak Zazpikaleak eta Bilbo Zaharra batzen ditu, Bilboko Itsasadarraren gainetik. Degradazioa antzematen da auzoan, itxura zein gizarte mailan, baina inguruko hiri paisaia biziberritzeko plan handia jarri dute abian.

Bilboko etorkinetako asko auzo honetan bizi dira eta ekimen artistikoak ere ugari dira, kulturgune mordoa baitago.

Giroa: Tradizioa, klasizismoa, giro bizia (Zazpikaleak).
Degradazioa, kultur aniztasuna (Bilbo Zaharra).