Deskribapena
Bidebarrietako liburutegi modernista XIX. mende amaieran eraiki zuten, eta Bilboko txokorik ederrenetakoa da. Zazpikaleen erdigunean bertan dago, Arriaga Antzokitik hurbil, oinezkoentzako gune betean.
Fatxadetan kuxindura du eta, sarrera nagusi izugarriaren gainean, arrosa-leiho handia. Gainera, balkoia korrituan, dekorazio elementu asko dauzka.
Horrek guztiak eremu dotore eta deigarria eskaintzen du; izan ere, estilo klasikoko eraikinak nabarmentzen dira hiriaren erdi-erdian.
Barrualdeari dagokionez, areto nagusia ikusgarria da oso. Estilo modernista da bertan jaun eta jabe, eta estilo honek hirian duen erakusgarri argienetakoa da.
Giroa: Itxura klasikoa du, baina jendez gainezka egoten da eta giro bizia ematen dio horrek.