Deskribapena
Bizkaiko Foru Liburutegia Euskal Herriko garrantzitsuenetakoa da. 1929an jarri zuten egun hartzen duen eraikinean, eta harmonia handiz uztartzen da Aldundiaren Jauregiarekin, inguru arkitektoniko dotore eta erakargarria osatzeko. Biok ere molde klasikoa dute eta nabarmentzeko moduko areto nobleak dituzte barruan.
Gaur egun, zaharberritze lan handietan ari dira buru-belarri, liburutegia XXI. mendeko eraikin moderno bihurtzeko. Helburu argia dute: eraikin bitxia sortzea eta hiriak arkitektura alorrean daraman bidean (modernoa eta tradizionala batzea) ondo uztartzea.
Altxatzeko, beira eta harria erabiliko dute, besteak beste, eta horrek malgutasuna eta arintasuna emango dizkio lanari.
Proiektuan aurreikusi dutenez, hiru bloke egingo dituzte, baina "Liburuen Gordetegia" gailenduko da beste bien artean. Bi aurpegiko edukiontzia izango da eta, proiektu honetarako sortu duten beira bati esker, itxura ezberdina izango du egunez eta gauez. Egunean zehar, Aldundiaren Jauregiaren isla nabarmenduko da beste ezeren gainetik; aitzitik, gauez liburuak izango dira protagonista, argiztapen-sistema bati esker.
Gune hau planifikatzeko orduan, oinarri argiak izan dituzte: gardentasuna, solairuen argitasuna, malgutasuna eta eraikinek elkarrekin lotura edukitzea.
Giroa: Modernotasuna eta klasizismoa uztartzen ditu, kanpoko itxuraren (abangoardia) eta barruko aretoen (klasikoak) bidez.