Igogailuak

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Artxandako funikularraren irudia Artxandako funikularraren irudia Artxandako funikularraren irudia Artxandako funicularraren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Bilboko igogailuen mapa

Deskribapena

Bilbok beste hirietatik ezberdintzen duen ezaugarri bat dauka: hainbat mendik inguratzen dute eta garaiera alde handiak daude leku batetik bestera; beraz, oso ohikoa da auzo batetik bestera aldapa handiak topatzea.

Malda horiei aurre egiteko, hiriko alde baxuak gune altuenekin lotzen dituzten igogailuak daude hiribilduan. Hauek dira garrantzitsuenak:

  • Iturribideko igogailua
  • Santutxuko igogailua
  • Begoņako igogailua
  • Artxandako funikalarra (ikus Artxandaren fitxa)

Iturribideko igogailua hiriko alde zaharraren erdi-erdian dago. Han, kale estuek eta horietan izaten den jarduera biziak irudi harrigarriak eskaintzen dituzte.

Santutxuko eta Begoņako igogailuek, ostera, hiriko giroari lotutako irudiak eskaintzen dituzte, eta Begoņakoak, gainera, hiri osoaren ikuspegi panoramiko paregabea.

Gaur egun, horrelako igogailuak ez dira oso ohikoak hirietan; hori dela eta, garrantzi handikoak izan daitezke edozein motatako filmatzeetan.

Giroa: Egunerokoa eta kostunbrista.