Deskribapena
Bilboko Itsasadarraren eskuinaldean dago Artxanda mendia. Oso ondo zainduta dago inguru hori, eta autoz, oinez, bizikletaz eta funikularrez hel daiteke bertara. Azken garraiobide hori da, hain zuzen, bertako ezaugarririk berezkoena.
Bilboko toki zinez tipikoa da eta, hiriaren ikuspegi ederraz gozatzeko ez ezik, kiroldegian, jatetxeetan, lorategietan, behatokietan, edota askaldegietan aisiarako hainbat aukeraz gozatzeko modua ere badago.
Gainera, jauretxe askotxo daude inguruan barreiatuta, eta interesgarriak izan litezke ikus-entzunezko lanen bat filmatzeko.
Halaber, esan bezala, funikularra da Artxandako interesgune nagusietakoa; gainera, irudiak hartzeko oso baliagarriak izan daitezke hiriaren ikuspegi apartak.
Giroa: Natura, toki irekiak.