Deskribapena
Alondegia 1909an eraiki zuten eta estilo modernistako eraikin honen 30.000 m2-etan ardo biltegi bat egon zen.
Horizontaltasun handiko eraikina da eta aldeetako bakoitzean jarritako lau dorre angeluarrek baino ez dute apurtzen irudi hori. Fatxada azpimarragarria da oso, eta bere horretan gorde dute garrantzi arkitektoniko handia baitauka.
Philippe Starck izen handiko frantziar diseinatzailea aukeratu dute toki hau biziberritu eta aisia eta kultur zentro bihur dezan. Horren arkitekturarako, batez ere, Parisko Pompidou Zentroa hartu dute oinarri nagusi.
Gaur egun, eraikina goitik behera zaharberritzen ari dira: barrualdeko azpiegitura osoa behera bota dute eta fatxada zaharrak berriztatu dituzte, baina XX. mende hasierako elementu arkitektonikoak bere horretan utzita.
Guneak bi eraikin izango ditu, bata kirolari eta bestea kulturari eskainiak. Gainera, erdigunean, beiraz inguratutako gune bat egingo dute eta haren inguruan gorpuztuko da eraikin osoa. 1.000 pertsona hartu ahal izango ditu, eta ekitaldi garrantzitsuak egingo dira bertan.
Starcken hitzetan, eraikina "ikaragarria izango da, energiaz eta gogoz betea; zorionaren edertasuna eta adimena edukiko ditu".
Ikusgarria izango da, kanpoko itxura klasiko eta dotoreak barrualde modernoarekin kontrastea egingo baitu, eta bere arrastoa utziko du Bilbo berrian.
Giroa: Hirikoa, dinamikoa, modernoa.