Aireportua

Ikuspegi panoramikoa

Irudien bisorea

    Bilboko aeroportuaren irudia Bilboko aeroportuaren irudia Bilboko aeroportuaren irudia Bilboko aeroportuaren irudia

Egin klik irudia handitzeko

Lekutzea

Bilboko aireportuaren mapa

Deskribapena

Bilboko aireportu berriak 25.000 m2 hartzen ditu eta Santiago Calatravak diseinatu zuen. 2000. urtean inauguratu zuten eta Bilbo berriko arkitekturaren erakusgarri argienetakoa da dagoeneko.

Eraikinak, kanpotik ikusita, aireratzen ari den hegazti bat irudikatzea nahi izan zuten; hori dela eta, "Usoa" izenaz ere ezagutzen dute bizkaitarrek. Terminalaren silueta zorrotzak "hegaldiaren ideia" islatzen du, Calatravaren esanetan.

Aireportuan, kolore zuria, beira eta hormigoizko egiturak dira nagusi. Gainera, kukurutxo formako kontrol-dorre berri bat diseinatu zuten, terminal berrian hegazkinen joan-etorri handiagoari aurre egiteko.

Filmatzeko orduan, eraikinaren barrualdea nabarmendu behar da. Beirate handiak jarri dituztenez eta zutaberik ez dagoenez, argi naturalak argiztatutako espazio zabal ikusgarria lortu dute.

Kafetegiaren inguruan ere, gauza bertsua gertatzen da; beirate handiez haraindi, mendiz inguratutako lurreratze pista ikusten da. Oro har, irudi harrigarria da.

Giroa: Modernoa, kosmopolita eta, uneoro, jarduera bizi-bizikoa.