Bilbon grabatu
Zer baimen behar dut filmatzeko?
Bi baimen mota daude hirian filmatzeko:
Zer da Bilbao Film Commission (BiFic)?
Bilbao Film Commission (BiFic) ikus-entzunezkoak sustatzeko udal bulegoa da eta hiria filmatzeko kokagunetzat indartu eta sustatzea du helburu. Horretarako, laguntza eta informazioa emango die Bilbon filmatzeko interesa agertzen dutenei.
Irabazi asmorik badauka?
Ez dauka irabazi asmorik; izan ere, Bilboko Kultura Sailaren bidez Udalaren menpean dagoen zerbitzu publikoa da.
Haren zerbitzuak ordaindu egin behar dira?
BiFicen kudeaketa eta aholkularitza zerbitzuak ez dira ordaindu behar. Hala ere, BiFicek filmazioaren beharren arabera zehaztutako filmatze-tasa ordaindu behar da. Horretarako, aurrekontu bat egingo da, kasuan-kasuan.
Non lor dezaket Bilbon filmatzeko informazioa?
Web honen bidez, Bilbon filmatzeko behar den informazio gehiena lor daiteke. "Gida profesionala" eta "Kokapenak" atalean eta orri honetan bertan jakingarri guztiak ikus daitezke.
Gainera, BiFicen bulegoetara ere jo daiteke edota informazioa lehen aipatutako pertsonari eskatu telefonoz.
Non aloka ditzaket ekipoak? Non aurki ditzaket beste hainbat zerbitzu?
Informazio hori guztia webgune honetan bertan aurki daiteke, "Gida profesionala" atalean. Gainera, BiFicek ikus-entzunezko zerbitzuen gida kaleratuko du laster.
Non dago Bilbao Film Commission?
Colon de Larreategi kalea, 37, 4. solairua
48009 Bilbo
Telefono / fax zenbakia: 34 94 424 86 98 / 34 94 424 56 24
Helbide elektronikoa: info@bific.com