Hasiera >Zer da BiFic? >Azalpena

Zer da BiFic?

Azalpena

Bilbon, Europako beste hiri handi askotan bezala, gero eta leku handiagoa hartu dute ikus-entzunezko arteek, filmatzeek eta zinemaldiek.

Azken urteotan jarduera horiek hazten doazenez, BiFic (Bilbao Film Commission) proiektua jaio da, Bilboko Udalak bere Kultura Sailaren bidez eta Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak babestu eta sustatuta.

Hortaz, BiFic ikus-entzunezkoak sutatzeko udal bulegoa da eta helburu hauekin sortu da:

  • Hiria filmen, iragarkien, film laburren eta zinemaren alorreko beste edozein ekintzaren kokagunetzat indartu eta sustatzea.
  • Sektore honetan berton zein nazioartean dauden profesionalen bilgune izatea.
  • Sektorea dinamizatzea eta Euskadin ikus-entzunezkoak bizkortzen laguntzea.
  • Zinebi zinemaldia bertoko zein nazioarteko mailan zabaltzea, bere izen ona, ikusle kopurua eta hedabideetan duen oihartzuna handitzeko.