Bilbo ezagutu
Ingurua
Iberiar penintsularen iparraldean, Bizkaiko ipar-mendebaldean, dago Bilbo hiribildua. Euskal metropoli jendetsuena, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile ekonomiko nagusia eta erreferentzi puntu kultural argia da.
Baso eta gune berdez gainezka dauden mendiz (Pagasarri, Ganeta, Erreztaleku, Arnotegi, Artxanda eta Santo Domingo) inguratuta dago, eta hori da haren ezaugarri nagusietakoa. Horregatik, "Botxoa" (zuloa) esaten diote Bilbori.
Kostaldetik 12 bat kilometrora dago hiribildua, eta han isurtzen da itsasora Bilboko Itsasadarra. Bilbo hiria bitan banatzen du Itsasadarrak, eta haren inguruan hasi zen Bilbok azken hamarkadetan izan duen eraldaketa sakona.
Hainbat azpiegitura berri (metroa, Zubizuri...) sortzeak, gune berdeak zabaltzeak eta Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna Jauregia eraikitzeak aldaketa ekarri dute; lehen industria hiri garrantzitsuena zena zerbitzuen hiria da orain, eta turismoa nabarmen hazi da.