Hasiera >Bilbo ezagutu >Nola heldu

Bilbo ezagutu

Nola heldu

  • Hegazkinez

    Bilboko Aireportua Loiu herrian dago, hiriburutik 12 bat kilometrora, eta Espainiako hiri nagusiekin eta Londres, Paris. Milan eta Europako beste hiri batzuekin dauka lotura.

    Dena den, beste leku batzuetatik ere heltzen dira hegazkinak Bilbora, batzuetan Madrilen edo Bartzelonan geldialdia eginez. Aireportuan bertan, Bilborako autobus zerbitzua dago eta 20 minutu inguru behar dira bertara heltzeko.

    Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Aireportuko webgunea.

  • Trenez

    Bilboko tren geltoki nagusia Abando da eta metro geltokiarekin lotuta dago. Hurtado Ametzaga kalean dago, Kale Nagusiko muturretako batean, Plaza Biribiletik oso hur, eta Itsasadarraren ertzean ia. Handik, Estatuko eta mundu osoko ia edozein tokitara hel daiteke, ibilbide luzeko trenen bidez.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi Renferen weba.

  • Errepidez

    Bilbora Penintsularen ekialdetik edo mendebaldetik heltzeko onena A-8 autobidea erabiltzea da. Alabaina, hegoaldetik etortzeko, A-1 eta AP-68 erabiltzea komeni izaten da.

    Bilbora beste nonbaitetik heltzeko, A-8 autobidea hartu behar da. Bide hori Frantziako mugatik heltzen da Bilbora, bestek beste, Donostia atzean utzita.

  • Ferryz

    P&O enpresa ingelesak lotzen ditu Portsmouth (Ingalaterra) eta Bilbo. Astean bi edo hiru irteera egiten ditu "Pride of Bilbao" ontziak hiri bakoitzetik. Bidaia 30 ordu ingurukoa izaten da Ingalaterrara joateko, eta 33 ordukoa Santurtziko portura heltzeko.

    Informazioa eta erreserbak.
    Telefono zenbakia: 94 423 44 77
    Helbidea: Cosme Etxebarrieta kalea, 1. 48009 Bilbo
    Irteerak Bilbotik: 12:30
    Irteerak Portsmouthetik: 20:30

    Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi P&O Ferriesen webgunea.