Akzioa!
Alma sin dueño Bilboko metroan grabatzen ari dira
Tinieblas Gonzalezen lehen film luzea da.
Tinieblas Gonzalez arabarraren lehen film luzea Bilboko metroan grabatzen ari dira. Basarrateko geltokia Alma sin dueño pelikula grabatzeko eszenategian bihurtu da.
Film azkarra, txuloa eta punkia dela esan du Tinieblas Gonzalezek. "Desberdina, berria ere bada", gaineratu du. Bertan, lau gazte graffiteroren istorioa kontatzen da. Metroan sartzen dira eta segurtasuneko pertsonek atzematen dituztenean, ihesari ekiten diote. Bidean hainbat oztopo gainditu beharko dituzte.
Errodajeak hainbat diru arazo ditu. Hala ere, oso ondo prestatuta dagoen talde teknikoa eta artistikoa ditu. Parte hartzaile asko, gainera, atzerritarrak dira.
Bilbon grabatu ostean, errodajea Gasteizen eta Lleidan amaituko da. Kanpoko eszenak grabatuko dituzte bertan.
Ez da hau Metro Bilbaon film luze bat egiten den lehen aldia. Bilboko metroaren historian hainbat lan grabatu dira. Ondorengoak dira horiek: Pedro Mari Santosen Agujeros en el cielo, Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres, Ramon Barearen La boda, Achero Mañasen Noviembre eta Jaime Marquesen Ladrones.